Orain dela lau ikasturte piraguismoko jarduera
sartu genuen Urteko Planean. Gorputz Hezkuntzako ordutegi barruan, 4. mailako
ikasleak bi saio egiteko aukera izaten dute, tutoreei beste orduerdi bana
eskatu eta dutxarekin osatuz saioak.
Horrela, ikasle batzuek aurreko udako
ikastaroetan parte hartuta baldin badaude ere, askorentzat saio hauek beraien
piraguismoko lehen saioak izaten dira, eta udan jarraitzeko aukera edukitzen
dute.
Aurten ere, hor ibili gara Urola ibaia gorantz
eta beherantz marea eta eguraldiaren arabera, Xabi eta Ander begiraleen
gidaritzapean. Batzuen hasierako beldurrak gaindituta, piragua zuzen gidatzen
ibili gara: pala nola sartu, zer egin alde batera joaten bada, atzeraka nola
egin, ziaboga nola hartu…Hona hemen argazkiak.
| PIRAGUISMO 4. MAILA 2016 |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina